Elkartasun Astea Itzubaltzetan:
Abenduak 11, asteartea
19:30 Mahai-ingurua Kitxuren abokatua eta herriko preso-ohiekin, Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan.
Abenduak 13, osteguna
19:30 "Euskal preso politikoak Europan" hitzaldia, Iratxe Urizarren eskutik, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean.
Abenduak 14, ostirala
19:30 "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean.
Abenduak 15, larunbata
Elkartasun Eguna Itzubaltzetan
13:00 Triki-poteoa Brankatik. Bitartean, herri horma-irudia.
14:30 Herri-argazkia Santa Eugenia plazan.
15:00 Herri-bazkaria gaztetxean bertan, 12 euro. Aurretik izena emanda 10 euro. Zerrendak ostegunera arte Baste, Branka, gaztetxea, Gure Etxea eta Txiskales-en.
20:00 Poteo musikatua Santa Eugenia plazatik.
23:00 Dj Kurloi Eskertiarraren Esnea gaztetxean.
Preso eta iheslarien aldeko Gabonetako ekitaldiak Algortan:
Abenduak 14, ostirala
18:00 Poteo-pegada, Algortako Amnistia tabernatik abiatuta.
20:00 Elkarretaratzea, Algortako Telletxe plazan.
Abenduak 17, astelehena
19:00 "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala, Algortako kultur etxean, Villamonten.
Abenduak 20, osteguna
19:30 "Ataramiñe' 12"-ren aurkezpena eta bideokonferentzia, Algortako Eztabaida Gunean.
Abenduak 21, ostirala
20:00 Elkarretaratzea, Algortako Telletxe plazan.
Abenduak 24, astelehena
Presoak Olentzerorekin, Algortako Amnistia tabernatik.
Abenduak 28, ostirala
20:00 Urteko Azken Ostiraleko elkarretaratzea, Algortako Telletxe plazan.
Abenduak 31, astelehena
19:00 Triki-poteoa eta brindisa, Amnistia tabernan.
Urtarrilaren 12ko herri mobilizazio orokorrera bidean, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ekitaldi ugari antolatu dituzte Itzubaltzeta / Romo zein Algortako Herrira bilguneek. Aipatu lehenengo herrian, gaur abiatuko da Elkartasun Astea, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" gatibu itzubaltzetarraren abokatuak eta tokiko preso ohiek emango duten hitzaldiarekin. Hitzordua 19:30ean izango da, Branka herriko tabernan. Ostegunean, "Euskal preso politikoak Europan" eta, ostiralean, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalaren proiekzioa tartean, larunbatean izango dute egun potoloa Itzubaltzetan. Triki-poteoa, herri-argazkia, bazkaria, poteo musikatua eta dj emanaldia izango dira Elkartasun Asteari amaiera emateko. Algortari dagokionez, ostiral honetan hasiko dituzte preso eta iheslarien aldeko Gabonetako ekitaldiak, poteo-pegada eginez, 18:00etan, Amnistia tabernatik abiatuta. Antolatutako ekitaldien artean, hilaren 20an, ostegunarekin, "Ataramiñe' 12" bilduma aurkeztu eta bideo-konferentzia egingo dute Bruselan dagoen Xabier Makazaga iheslari politikoarekin. HItzordua 19:30ean izango da, Eztabaida Gunean. Argazkian, urriko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan / cc-by Algortako Herrira.