Berriro errektore aukeratu baino lehen, EHUko langileei "abenduko ordainsari osoa" emango diela adierazi zuen Iñaki Goirizelaiak. Unibertsitateko buruak, baina, ez zuen argitu unibertsitateak langileei Gabonetako aparteko soldata ordainduko zien ala ez. EHUko iturriek gaur zabaldu dutenez,
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi berri die bere langileei abenduko aparteko ordainsariaren gainean hartu duen erabakia. Aipatu dutenez, "EHUk egiaztatu du unibertsitateak ez daukala Eusko Jaurlaritzak duen arau babesa (lege mailako araua) Estatuaren dekretu legeari aurre egiteko. Hala ere, badauka arau babes nahikoa nominen ordainketa aurreratzeko, 2013ko ekaineko eta abenduko aparteko ordainsariari dagokion zatian, betiere langileak data horretan izendapena edo kontratua izango badu". Abenduko aparteko soldata ordaindu beharrean, ekainekoa aurreratuko die EHUk langileei. Nahi ez duten beharginek bost eguneko epea izango dute horren berri emateko, abenduaren 12tik hasita, unibertsitatearen web orriaren bitartez. Argazkian, Goirizelaiak "murrizketak egingo dituela" salatu zuen ELAk hauteskundeak baino lehen.