Igandera bitartean azoka solidarioa egingo dute Algortako San Martin elizan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 12a, 01:23

Asteazkenetik igandera arte, Asociación Grupo de Misiones lankidetza taldeak azoka solidarioa egingo du Algortako San Martin de Tours elizan, Getxoko Udalaren laguntzaz. Bertan, mota askotako artikuluak aurkitu ahal izango dira. Horien artean, jantziak, opariak, osagarriak, Gabonetako artikuluak, sukaldeko tresnak eta liburuak egongo dira salgai. Udal iturriek jakinarazi dutenez, bildutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko Kansenia haranean aurrera eramaten ari diren proiekturako izango da. Egitasmo hori 2.300 bat haur eskolaratu zein eskolak eraiki; haraneko herrietara ura eraman; eta aitzurrak, arropa zein botikak bidaltzean datza. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era izango da. Azokan gobernuz kanpoko erakundeak aipatutako proiekturako artikuluak eta diru emateak onartzen ditu. Argazkian, Berangon egindako azoka solidarioa bat / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun