Gomendioak:
1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (loreontziak, arropa esekitokietatik eta abar).
2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
3. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
4. Aldamio, lanetako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
5. Errepidetik autoz joatea ekiditen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
6. Zuhaitzetatik, hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.
7. Ez hurbildu haize zakarrengatik olatuek eta marea biziek eragina eduki ditzaketen tokietara. Ez erabili itsasontziak eta loturak begiratu. Ez praktikatu itsas kirolik.