Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak izango dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 12a, 19:43

Abenduaren 18ko Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Etorkinen Plataformak hainbat sentsibilizazio jarduera antolatu ditu, Udalaren laguntzarekin. Publiko orori irekita, partaidetzarako eta entretenimendurako ekimenak izango dira, tokiko iturriek aipatu dutenez. Horien artean, bihar, osteguna, “Órdenes de expulsión” lelopeko solasaldia-tailerra izango da, SOS Arrazakeria taldearen eskutik, Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurreko boluntariotzaren egoitzan, 19:00etan hasita. Bestalde, larunbatean, abenduak 15, kulturen arteko bizikidetzaren aldeko proposamenak lantzeko sentsibilizazio tailerra izango da, “Interculturalidad en épocas de crisis ¿es posible?” goiburupean, toki berean. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da eta aurretik izena eman behar da plataformagetxo[abildua]hotmail.com helbidean. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Azkenik, abenduaren 21ean, ostiralean, “Maia egutegia” proiektuari amaiera emateko, 19:00etan Algortako Telletxe plazan hasiko den jaian parte hartuko dute plataformako kideek, musika, dantzak, janariak eta ikuskizunak eskainiz. Argazkian, Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira, 2008ko abenduaren 18tik 21era egin ziren jardunaldiak Getxo udalerrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun