Errepresioa izango dute hizpide bihar Algortako Abian elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 12a, 20:05

Abian kultur elkarteak abendurako antolatutako ekitaldien artean, ostegun honetan, hilak 13, errepresioaren ondorioei buruzko hitzaldia izango da, eskualdean zentratutako datuekin. Hain zuzen ere, Joxean Agirre "Gernikako seme-alabak" liburuaren egileak hitza hartuko du. Hitzordua 19:00etan jarri dute Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko lokalean. Euskal Memoriak 2010ean argitaratua, egitasmoa abian jarri denetik lehen lan monografikoa da "Gernikako seme-alabak" liburua. Azken 50 urteetan errepresioak eragindako ondorioen bilduma osatuena. Milatik gora orri eta CD osagarrian eskainitako datu basean, Joxean Agirrek koordinatu eta idatzitako lanak herriz herri modu bolondresean jasotako informazioa du oinarri. Argazkian, irailaren 28an inauguratu zuten Abian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun