Uribe Kostan harridura sortu duten sirenak simulazio baten parte izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 13a, 12:17

Gaur goizeko 11k aldera hasi eta hainbat minutuz jo dituzten sirenak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak Santurtzin burutu duen simulazio baten parte izan dira. Ibazabaldik gertu izan diren zenbait pertsonen artean harridura eta kezka eragin duten soinu horiek larrialdi kimiko baten egoera erreproduzitzea bilatzen zuten. Hainbat udalek, Getxo kasu, herritarren artean alarma eragitea saiheste aldera horren abisua eman zuten baina albistea ez da etxe guztietara heldu. Simulazio saioa Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasun inguruan egiten dituen aldizkako simulazioa izan da. Hartara, 11:00etan soinu-abisuak jarriko dituzte martxan Santurtzin balizko isuri kimiko toxikoaren ihesaz herritarrak ohartarazteko. Argazkian, Santurtziko portua / cc-by Iker Merodio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun