Larunbat honetan, abenduak 15, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko herri bilgunea aurkeztuko dute Erandion. Hitzordua 13:00etan izango da, udaletxeko erakusketa gelan. Donostiako Kursaaleko agertokian egindako ekitaldiaren bitartez aurkeztu zuten otsailaren 5ean
Herrira mugimendua, aurreko hilabetetan Egin Dezagun Urratsa eta Egin Dezagun Bidea plataformek azken hilabeteetan egin duten lanaren eta gogoetaren ondorioz. Ordutik, bilguneak sortuz joan dira herriz herri, baita gure eskualdean ere. Tartean, Algortan, Itzubaltzeta / Romon, Leioan, Plentzia-Gorlizen, Sopelan, Urdulizen, unibertsitate mailan; eta orain, Erandion. Baina, aurkezpenaren aurreko egunetan ere izango dira ekitaldiak. Bihar, ostirala, bost euskal preso politikori buruzko "
Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala proiektatuko dute, 20:00etan, Kalezulo gaztetxean. Egun Erandioko presorik ez dago Espainia edo Frantziako kartzeletan. Argazkian, 2009ko urtarrilaren 18an, 230 bat lagun batu ziren Erandioko Astrabudua auzoan Jon Bilbao Moro presoa eta bere senideak omentzeko.