Gabonetako oporretan haurrentzako jarduera ugari izango dira Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 13a, 12:59

Berangoko Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako Gabonetako egonaldi irekiak martxan jarriko dira aurten ere, egun hauetan klasikoak bihurtu diren aktibitate batzuekin batera: kotilioiak, Umeen Gabonetako Parkera eta patinatzera irteerak, besteak beste. Berangoetako Kultur Etxean eta Berango-Merana ikastetxe publikoan aurrera eramango den ekimen horren helburua oporretako aldian entretenimendua eta giza-harremanen sustatzea errazten duen aisialdirako eskaintza luzatzea da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Txikienentzat, 2007 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat, Berangoetako Ludotxikian izango dira jarduerak, abenduaren 26tik eta 31ra. Besteak beste, jolasak, tailerrak, umeentzako parkea, disko-festa eta ipuin kontalaria egongo dira. Ludotxikia 10:30etik 13:30era egongo da zabalik, 31n izan ezik, eta erroldaturiko umeek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Aktibitate guztietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Berangoetako edo Santa Anako kultur etxeetan. Argazkian, haurrak puzgarrietan jolasten Berangon / © Berangoko Albisteak.

Ludotekako Gabonetako egonaldien ordutegiak, datak eta kuotak Ludotxikiko berberak dira, baina Ludoteka Berango-Meranan garatuko da eta 2004-2006 urteen bitartean jaiotako umeei zuzenduko dira. Ludokluba ere Berango-Meranan eskainiko dute, 2000 eta 2003 urteen artean jaiotakoentzat. Baina, aktibitateak ez dira hor amaituko. Abenduaren 24an Mungiako Olentzeroren Etxera joateko aukera egongo da. Txangoaren iraupena 4 ordukoa izango da, goizeko 9:30ean hasita. Jarduera 2004 eta 2009 urteen tartean jaiotako umeei zuzenduta dago eta erroldaturiko haurrek 7 euro ordaindu beharko dituzte. Abenduaren 31n giro aparta egongo da Berango-Merana eskolan, kotilioia eta disko-txikiarekin, 11:30etik 13:30era.

Urtarrilean

Udalaren eskaintza 2013ko lehen egunetara luzatuko da. Horrela, urtarrilaren 2an izotzean patinatzeko irteera bat egongo da, 1996 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat. Irteteko ordua 08:30ak izango da, 14:30ean itzuliz, eta prezioa 5 eurokoa izango da. Gabonetako programazioarekin jarraituz, hurrengo egunean, urtarrilak 3, irteera familiarra egongo da BECeko Umeen Gabonetako Parkera. Kasu honetan, 2006an edo aurreko urteetan jaiotako umeak haiek bakarrik joatea ahalbidetzen da. Txikiek 6 euro ordainduko dituzte eta helduek 10 euro. Autobusa 10:30ean irtengo da BECerantz eta itzulera 18:00etan izango dela aurreikusten da. Azkenik, urtarrilaren 4an, Berangoko frontoian patinatzeko pista bat jarriko dute. Aktibitatea 10:30etik 13:30era izango da eta patinak dituztenek beraiekin eramatea eskatzen da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun