Talk of Da Town-en gospel kontzerturako sarrerak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 13a, 18:33

Etzi, larunbata, Areetako Andres Isasi musika eskolan Talk of Da Town talde estatubatuarrak emango duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Getxoko Kultur Etxeak ohar baten bidez zabaldu duenez, salgai jarritako 318 sarrerak amaitu egin dira, kontzertuak "entzuleen aldetik izan duen harrera arrakastatsuagatik". Sarrera bakoitzak hamar euroko kostea zuen. Hortaz, sarrera barik gelditu direnentzat izan ezik, kontzertua arratsaldeko 8etan hasiko da. Hiru hamarkadako ibilbide profesionala du Talk of Da Town "a cappella" abesten duen ahots-boskoteak. AEBko San Franciscoko agertokietan hasi ziren beren emanaldiak eskaintzen eta oso talde ezaguna da han. Musikaren iturriak aurreko mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetako gospel taldeen tradizioan dituzte eta beren musikan, gospeleko erritmoez gain, doowop-eko eta swing-eko erritmoak ere gehitu dituzte. Bere errepertorio zabalean, besteak beste, Otis Redding, Ray Charles, The Temptations eta Sam Cooke mitoen ohiko kantak agertzen dira. Paul Carrington, Carl Douglas, Stan Lockwood, Rayfield Ragler eta Rodney James musikariek osatzen dute Talk of Da Town taldea. Argazkia: © Arts Mallorca.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun