Haizeteak direla eta Larrialdi Plana indarrean jarri du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 13a, 19:27

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak haizeagatik iragarritako alerta laranjaren aurrean, Imanol Landa Getxoko alkateak Udal Larrialdi Plana jarri du indarrean, 0 egoeran. Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, haize gogorrak kanpoko aldeetan, udalerri getxoztarrean bezala, orduko 120 kilometrokoak baino handiagoak izan daitezke gaurtik, abenduak 13tik aurrera. Prebentzio neurri bezala, Getxo Kirolak erakundeko kanpoko instalazioak 20:00etan itxiko dira, beste abisu bat egon arte. Aurreko oharretan azaldutako gomendioei jarraitzeko beharra gogoratu du Udalak. Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitzea eskatu dute: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun