Bihar, ostirala,
Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak antolatutako "Nire gorputza, nire erabakia" bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da Sopelako frontoian. Horrezaz gain, gaueko 9:30etik aurrera, bertso-afaria burutuko dute. Afaria ekologikoa izango da, tokian tokiko produktuekin, Uribe Kosta Agroasanbladaren eskutik; eta Itxaso Paya eta Peru Vidal bertsolariek abestuko dute. Oraindik ere norbait txartel barik badago, frontoian bertan hartzeko aukera izango du, sei eurotan. "Nire gorputza, nire erabakia" ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Lehiaketa horretan Sopelan jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izan du. Algortako Bertsolari Eskola (ALBE), Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren laguntza izan du Bizkaiko Medicus Mundik. Argazkian, Itxaso Paya Ruiz bertsolaria Balmasedan burututako
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.