Leioako Saskibaloi taldeen aurkezpena egingo dute iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 14a, 16:58

Urtero egiten duten legez, Leioa Saskibaloi Talde guztien aurkezpen ofiziala burutuko dute gaur, ostirala, Sakoneta kiroldegian arratsaldeko 20:00etan. Jokalari guztien aurkezpena eta taldeko argazkiak ateratzeaz gain, Gabonetako otzara bat ere zozketatuko da ekitaldian zehar, eta herriko ikastetxeekin Leioako saskibaloi Taldeak duen hitzarmena ere berretsiko da. Bestalde, LSTko Jone Azkue jokalari juniorra hilaren 29an eta 30ean Barakaldon egingo den Gabonetako Nazioarteko Torneorako deitu du 18 urte azpiko EAEko selekzioak. Hamabosteko taldean Azkue izango da uribekostar bakarra. Halere, 12k besterik ezin izango dute jokatu. Aurrean izango dituzten arerioak Espainia, Italia eta Serbia izango dira. Argazkia: © Leioa Saskibaloi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun