Etzidamu, astelehenarekin, Berangon sei urtez eman zituen Beatriz Elena 38 urteko emakumea eta bere bi alabak kale gorrian geldi daitezke, Elenak Berangoko BBKrekin sinatu zuen 95.000 euroko hipoteka maileguagatik. Egun horretan, goizeko 10:30ean, Burgosko Villarcayo epaitegiak Elenak Medina de Pomar herrian duen etxebizitza aterako du enkantera, aurretik bere abokatuaren helegitea onartzen ez badu. Halere, egun KutxaBankek eskatzen dion zorra 99.749 eurokoa denez, etxeak ez luke kopuru osoa estaliko eta bankuak Elenari abala eman zioten Alacanteko lehengusuen etxea ere bahitu lezake. Gaur, 100 bat lagunek Elenari babesa agertu diote Bilboko Kale Nagusian, KutxaBankek duen egoitzaren aurrean. "Kaleratzerik ez!" lelopean, euskal banku publikoari bi urtez etxe desjabetzeak etengo zituela adierazi zuela gogorarazi diote eta hitza betetzeko eskatu diote. Berri-Otxoak plataformako kide batek salatu duenez, Beatriz Elena "negoziatzen saiatu da baina ez da egon aukerarik". Era berean, salatu dutenez, "bere kasua bi urteko luzamenduan ez dela sartzen esan eta ez dute inolako azalpenik eman nahi izan". Argazkian, gaurko agerraldia / cc-by-sa
EH Bildu.