Bukatzeko herriaren transformazioaren inguruko irakurketa egin nahi dugu. Algortako herria, aldapa mekaniko, aurrefabrikatutako zabu eta nonahi topa daitezkeen igogailuz inguraturik dago. Denbora aurrera joan ahala, herriak ere moldatu egiten dira, baina zein da garapen horren jo puntua?
Herriaren behar errealak hauek direla uste duzu?
Parte hartu, Okupazio Astean, eta zure aldarriak gurekin batera ozen plazaratu!
Pil pil proyect , espazio publikoei buruzko bideoa atxikitzen dizuegu. Herri honetako egoerarekin loturarik ikusten al duzue?
Algortako Gazte Asanblada
AGAk aste honetan herrian zehar jarritako hainbat pankarta (cc-by Algortako Gazte Asanblada)