Lehenengo edizioan objektuak produzitzen ez dituzten artistek parte hartu zuten, beraien lan prozedurak eta baliabideak hitzaldi eta tailerretan landuz. 2006. urteko jardunaldietan lan metodologia bera jarraitu zuten baina garai horretan sortzeko eta zabaltzeko bitarteko ez ohikoak ardatz nagusitzat hartu zuten. Era berean, 2008ko abenduan “Zabor-Kultura” deritzona abiapuntutzat hartu zuten jardunaldiek. Azkenik 2010ean, esparru publikoaren kudeaketa eta interbentzioen inguruan aritu ziren.
Akme 012ko egitaraua
Abenduak 18, asteartea
• 10:00-12:00. Aurkezpena: Ivan Argote, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 12:00-14:00. Hitzaldia: Isidoro Valcarcel Medina, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 20:00-8:00. Tailerra: Pijama Sessions, Ivan Argoterekin, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
Abenduak 19, asteazkena
• 10:00-12:00. Hitzaldia: Nuria Güell, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 12:00-14:00. Hitzaldiak:
Mawatres eta Igor Rezola, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 16:00-20:00. Mawatres, Bilbon.
• 19:00-19:00 (abenduaren 19tik 20ra). Igor Rezola,
Consonni-ren lokalean, Mirasol Kontea 13 (Kortesen kale-kantoian), Bilbon.
Abenduak 20, osteguna
• 10:00-12:00. Hitzaldia: Maria Cañas, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 12:00-13:30. Hitzaldiak: Dalila Conçalves, Arte Ederretako fakultateko gradu aretoan.
• 13:30. Dj Crazy Palmera eta MHvjs, Arte Ederretako fakultateko sarreran.
Abenduak 21, ostirala
• Munduaren bukaera, San Tomas, Bilbon.
Igor Rezola Iztuetak Donostian egindako performancearen bideoa (© Igor Rezola - The Wall Project)
Igor Rezola "Dizebi" — Donostia from The Wall Project on Vimeo.