Gorka Garcia Sertutxa da euskaraz idaztea debekatu dioten presoetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 17a, 22:52

Algecirasko espetxeko segurtasun arduradunek Gabonak zoriontzeko postaletan euskara erabiltzea debekatu diete euskal preso politikoei. Tartean Gorka Garcia Sertutxa "Patas" dago, Algortako Herrira bilguneak baieztatu duenez. Era berean, azken egunotan lekuz aldatu ez badute, bertan beharko du izan Ibai Aginagak, Etxeratek azaroko txostenean argitaratu zuenez. Larunbatean, sare sozialen bidez pasa den azaroaren 28ko zirkularra zabaldu zuen Ateak Ireki agerkari digitalak. Gutunean irakur daitekeenez, espetxeko zuzendaritzak salbuespenen bat jarri dio bere debekuari eta, gauzak horrela, onargarriak iruditzen zaizkion euskarazko esaldi eta esamoldeen zerrenda egin die presoei: "Zorionak eta urte berri on", "Eguberri on", "Urte berri, bizitza berri", "Errege magoen gutuna", "Badator Olentzero", "Gabon gau zoriontsua izan", "Gabon zahar zoriontsua izan" edo "Zortea Loteria zozketan" esaldi surrealista bezalako esamoldeak baino ez ditu onartuko Algecirasko espetxeak euskal presoek igortzen dituzten postaletan. Gainontzeko guztia espainolez idatzi beharko dute, espetxeak postalak itzultzea nahi ez badute. Gainera, postalak ezin izango dira asteko bost baino gehiago izan eta bakoitzean hiru lerro besterik ez diete idazten utziko, "letra gehiegi" dituztenak atzera botako baitituzte segurtasun arduradunek. Argazkian, Garcia Sertutxa.

Algecirasko espetxeak zabaldutako zirkularra

8281183636_1eb50a016a_z
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun