Olentzero herri ekimenez, Erregeak txekez
Ekitaldien antolakuntzan udalerriko hainbat euskara, kultur eta jendarteko elkartek zein Udaleko sail askok eta erakunde autonomoek hartu dute parte, horien artean, Euskarak, Inmigrazioak, Lankidetzak, Getxolanek, Gazteriak, Musika Eskolak, Getxo Kirolek eta Kultur Etxeak. Koldo Iturbe Euskara eta Kulturarako zinegotziak azpimarratuko du herri eragileen partaidetza: "ezinbestekotzat jotzen dugu eta horregatik beren esfortzua eta lana balorean jarri nahi ditugu" azaldu du. Ildo horretan, Olentzeroren etorrera eta horren inguruan antolatutako jarduerak hainbat egunetan izango dira, ohiko kalejirez gain, tailerrak, pailazoak, ikuskizunak eta abar izango baitira, batzorde desberdinek antolatuta, Udalaren babesarekin. Batzorde horietan udalerriko elkarte eta kolektibo ugarik hartzen dute parte, esate baterako, Horra, Horra! Algortako Olentzero batzordeak, Berantzagi dantza taldeak, Itxas Argia dantza taldeak, Zasi Eskola dantza taldeak, Ziztu Bizian, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeak, Txatxalin Gobelako gurasoen elkarteak, Neguriko Gobela Taldeak eta Bizarra Lepoan elkarteak. Errege Magoen kabalgata, ordea, Getxoko Kultur Etxeak kontratatzen du.
Bestalde, Udalak azpimarratu du Areetako Kukupraka Ludotekak eta Algortako Gauegun Gaztelekuak eskainiko duten zerbitzu bereziekin batera, aurten, berritasun bezala, Kultur Etxeak jolasak eta tailerrak antolatuko dituela txikienentzat. Eta horri Getxolanen eskutik izango den kale animazioa (besteak beste, Getxopariekin) gehitu behar da. Getxolandia Areetako Xake plazan eta Izotz pista Algortako Biotz Alai plazan ostegunean, abenduak 20 zabaldu eta urtarrilaren 5era arte egongo dira zabalik.
Gabonpasen eta Olentzeroren egutegiak
Gabon kontzertuen egutegia
Kirol campusen egutegia
Atzotik eta urtarrilaren 5era bitartean, Gabonetarako jarduera ugari antolatu edota lagundu du Getxoko Udalak. Harrezkero, haur getxoztarrek eta haien sendiek Olentzeroren eta Erregeen Kabalgataren desfileak, tailerrak, pailazoak, kalejirak, erakusketak, azokak, kale animazioa, Gabonetako ohiko kontzertuak, kirol campusak edo udalekuak izango dituzte eskaintzan. Udalak zabaldutakoaren arabera ekimen "horietariko asko euskaraz egiteko aukerarekin". Imanol Landa Getxoko alkateak laburbildu duenez, gure hizkuntzan eskainiko dira "14 kirol campus (saski baloia, gimnasia erritmikoa, futbola, bela…), Bapirukek antolatutako koloniak, 11 kontzertu udalerriko parrokiatan, erakusketak, besteak beste Bizkaia Zubian, Getxolandia, Izotz Pista edo Gabonpasak programaren barruan ospatuko den jarduera ugari". Argazkian, Algortako izotz pista / © Getxoko Kultur Etxea.