Txipion herri asanblada irekia egingo du gaur Plentziako Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 19a, 17:49

Gaur, asteazkena, Txipio auzoan herri asanblada irekia egingo du Plentziako Bilduk. Hitzordua arratsaldeko 7:30ean jarri dute, Ibaigane jubilatuen etxe ohian. Koalizioak azaldu duenez, batzar hori pasa den uztailaren 5ean burutu zutenaren bigarren zatia izango da. Bilkura hartan, auzokideek hainbat proposamen egin zituzten eta Bildukoek jaso. Horren ostean, asanbladaren akta idatzi eta auzokideei postaz bidali zieten. Oraingo batzarrean, ordea, Bilduk eginiko gestioak azalduko dizkie txipioztarrei eta ondoren auzokideek dituzten kexa, ekarpen, iradokizun eta iritzi berriak jasoko ditu, koalizioak berak azaldu duenez. Argazkian, Txipio auzoa lotzen duen Zubi Zuri pasabidea / cc-by Plentziako Bildu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun