Asteleheneko batzarrari dagokionez, patronalaren jarrera salatu dute sindikatuek. "Bere plataforman mugimendu adierazgarririk egin gabe etorri zen bilerara, eta hori are larriagoa da kontuan izanda bilera berak eskatuta egin zela", kritikatu dutenez. ELA, LAB, CCOO., UGT eta USOren, patronalaren jarrera ikusita, "langileei adarra jotzen ari direla uste dugu eta, aldi berean, eta herritarrei iseka egiten ari direla, ez dutelako gatazka serioski hartzen".
Greba deitu duten sindikatuen arabera, erregaia bermatuta dago hilaren 20an. Bizkaiko 11 bat gasolindegitan ez dute lan-hitzarmen horrekin bat egiten, eta, beraz, ez daude grebara deituta. Hori dela era, Jaurlaritzak ezarritako %20ko gutxieneko zerbitzeun aurrean helegitea jartzea erabaki dute. Bihartik aurrera, guztira 23 gasolindegi zabalik egongo diren arren, dagoeneko hasi dira auto-ilarak sortzen zenbait zerbitzu-gunetan.
Bizkaiko gasolindegietan ostegun honetatik aurrera deitutako greba mugagabeak indarrean darrai, astelehenean bildutako mahai negoziatzailean ez zelako akordiorik lortu. ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek azaldu dutenez, gasolindegietako langileen nahia "edukiak dituen hitzarmen bat izatea eta sinatzen dena errespetatzea besterik ez da, lan erreforma aplikatu gabe utziz, patronalak horri heltzen baitio sektorea, eskubideak eta hitzarmenaren edukiak desregularizatzeko". BItartean, %20ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Horien arabera, Bizkaiko 12 gasolindegitan eskainiko dituzte horiek, tartean Erandioko Enekuri Etorbideko gasolindegian. Argazkian, gasolindegi bat itxita aurreko greba batean / cc-by-sa