Gaur iluntzean hil egin da Angela Casal Tubet, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarraren ama. Astelehen honetan, abenduak 24, egingo dituzte hileta elizkizunak. Hala ere,
Itzubaltzetako Herrira bilguneak ezin izan du zehaztu oraindik zein ordutan izango diren. Seguruenik aipatu herriko San Jose elizan egingo dituzte. Larriki gaixo zegoen Gonzalo Casalen ama. Azken hamalau hilabetetan birritan ekarri izan dute gatibu itzubaltzetarra etxera, Villanublako (Valladolid) espetxetik, ama bisitatzera: bata 2011ko urriaren 14an eta bestea 2012ko martxoaren 21ean. Parot doktrina aplikatzen ez badiote, maiatzean da kalera irtetekoa "Kitxu". Gaixotasunak, ordea, semea libre ikusi gabe eraman du ama. Litekeena da Gonzalo Casal hileta elizkizunetara ekartzea. Argazkian, azkeneko bisitan Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" eraman zuten kotxea, Ertzaintza bildutako auzokideen kontra oldartu baino lehen.