Bigarren eskuko liburu azoka egingo dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 21a, 19:01

Larunbat honetarako, abenduak 22, Bigarren Eskuko Liburu Azoka Mundiala antolatu dute Sopelako Plaza Betza herri kultur guneak eta Algortako Eztabaida Gune Antiautoritarioak. Ekitaldia 10:00etatik 20:00etara izango da, Sopelako udal pilotalekuan. Bertan, liburu zahar eta ez hain zaharrak topatzeko aukera egongo da, aurreratu dutenez. Jasotako dirua, bi proiektuok autogestionatzeko erabiliko dute. Plaza Beltzak eta Eztabaidak batera plazaratutako egutegia salgai dago jada, 5 eurotan. Biharko bigarren eskuko liburu azokan ez ezik, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko 59. zenbakiko egoitzan eta Algortako Villamonte plazako dendan ere egongo dira salgai. Argazkian, gazte bat Plaza Beltzan liburu bat ikuskatzen.

Ekimenaren kartela

azoka
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun