Gaur, abenduak 21, batzarra egin dute Erandioko udal langileek, eta bertan udal osoko bilkurara sartzea erabaki dute, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Izan ere, gaurko sesioan udal langileei ordain-sarian egingo dieten kenketaren gaia jorratuko zen, eta, puntu horretara helduta, langileen bi ordezkarik hitza hartu dute eta adierazpen bat irakurri dute euskaraz eta erdaraz murrizketen aurka. Erandioko udal langileek salatu dutenez, "krisiaren iruzurra da aitzakia, aitzakia perfektua Zerbitzu Publikoak suntsitzeko, langileon eskubideak erasotzeko eta herritarrak babesa barik uzteko; guztion sosak kapitalaren eta interes pribatuen eskuetan jartzeko. Horrekin batera, birzentralizazioa da asmoa eta tresna: Madrilen erabakitzen dutena zintzo-zintzo betetzen duzue hemengo agintari gehienok. Horren erakusle da, hain zuzen, bilkura honetan berretsiko den erabakia: gure soldataren lapurreta". Horren harira, kritikatu dute ekaineko ordaina aurreratzeak ez duela abenduko "lapurreta" konpontzen. Argazkian, Erandioko udal langieek aurreko elkarretaratze batean.