Irailaren 29an ehunaka gazte batu ziren Zarautzen ezker abertzaleko gazte antolakunde berri bat sortzea helburu izango duen
Gazte Zukgua, prozesu eratzailea aurkezteko. Norbanakotik kolektibora jauzi egiteko "zukuan" murgildu ziren udaran zehar 200 herritako 800 neska-mutil inguru, eta egindako hausnarketak gainontzeko gazteekin partekatzeko ordua iritsita, guztien artean Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu izango duen gazte antolakunde berria eratzeari ekin diote. Martxoaren 2a bitartean burutuko dituzte eztabaidak eta Uribe Kosta eta Erandion ere horretan dabiltza. Baina, eztabaidez gain, bestelako ekimenak dituzte eskuartean. Besteak beste, otzara zozketatu dute Itzubaltzeta / Romon Gazte Zukgua prozesuan parte hartzen ari diren neska-mutilak. 171 da zenbaki sariduna. Irabazleak Branka herriko tabernara joan beharko da otzararen bila. Bitartean, "Urte Berrian ere gure lanarekin" jarraituko dutela adierazi dute Itzubaltzetako gazteek. Argazkian, Gazte Zukgua prozesuko eskualde mailako aurkezpen jaialdia Erandioko Kalezulo gaztetxean egin zuten urriaren 6an.