Gaur, larunbata, arratsaldeko 5etan, Fadurako rugby zelaiak
Getxo Rugby eta Baionako ASB taldeetako emakumeen arteko lagunarteko derbya hartuko du. Izan ere, gizonezkoena soilik izateari eta Getxo Rugby Taldean emakumeen atala sortu zen duela 25 bat urte, eta horren ospakizunak abiatzeko ekimena izango da gaurkoa. Sortu zenetik, Getxo Rugbyko emakumezkoen taldea Euskal Herriko eta Espainiako talderik sarituenetariko bat da: 24 aldiz izan da Eukal Ligako txapeldun, birritan irabazi du Espainiako Kopa eta lautan izan da Kopako txapeldunordea. Taldearen sortzaileei, gehienak emakumeak, omenezko festa batekin bukatuko dira ospakizunak 2013ko maiatzean. Bertan, urteetan zehar haiek egindako lana eskertuko diete arduradunek, Jon Etxeberria Getxo Rugby taldeko presidenteak adierazi duen bezala. Fadurara hurbilduko diren zaleek partida interesgarria ikusteko aukera izango dute, baionesek Frantziako lehenengo mailan jokatzen baitute. Andoni Saitua Getxoko entrenatzailearen esanetan lapurtarren kontrako norgehiagokak getxoztarren egoera erakutsiko du. Izan ere, Euskal Ligan zehar getxoztarrek lortutako emaitzekin ez da batere fio Andoni Saitua, aurkarien maila ez baita egokiena, batez ere. Argazkian, Getxo Rugbyko jokalariak artxiboko irudian / © Angela Perez Goicoechea - Getxo Rugby Taldea.