Getxoko udalerria ekonomikoki bultzatu dezaketen esparru estrategikoak atzemateko eta jarduera plana zehazteko diagnostikoa abiatu du
Getxolanek. Xede horrekin, Udalaren Ekonomi Sustapen eta Enpleguko Zerbitzuak Mondragon taldeko
LKS kooperatiba kontratatu du, 44.528 euroren truke. Udalak zabaldu duenez, "Getxoren jarduera ekonomikoaren modernizazioa eta dinamizazioa" EAJko Udal Gobernuak finkatu zuen Legegintzaldi Planaren helburu estrategikoetako bat da. Ana Helguera Ekonomi Sustapeneko zinegotziak azaldu duenez, aipatu egitasmoa "tokiko garapen jasangarrian aurrera eraman beharreko jarduerak orientatzeko jaio da, beste eragile batzuekin elkarlanean, Getxo udalerria eta ingurua bizitzen ari diren aldaketetan proaktiboak izatera laguntzen duena". Jarritako helburu horiek lortzeko hurrengo hiru ardatz ezarri dituzte: lurraldearen diagnostikoa egitea eta etorkizuneko esparruak zehaztea; udalerriaren ekonomi sustapenarekin zerikusia duten eragile guztien partaidetza; eta lehentasunezko sektore horientzako jarduera planak zehaztea eta martxan jartzea. Argazkian, Ana Helguera zinegotzia Imanol Landa alkatearekin iaz / cc-by-nc-sa
Ilanda.info.