Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorrarekin bat egitea eskatuko diote bihar Getxoko Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 26a, 23:45

Herrira mugimenduaren izenean Getxoko Bilduk aurkeztutako mozioa tarteko, urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira!” lelopean antolatutako mobilizazio orokorrarekin bat egiteko eskatuko zaio, abenduko udal batzarrean, Getxoko Udalari. Ohiko osoko bilkura bihar, osteguna, izango da goizeko 10etatik aurrera, udaletxean. Testuinguru horretan, "euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe-neurriak indarrik gabe uztea" eskatzen da. Horien adibide bezala jartzen dira, daukan gaixotasun larriagatik "etxean, baina preso" daukaten Anjel Figueroa Fernandezen egoera; eta zigorraren 2/3ak edo 3/4ak beteta izateagatik baldintzapeko askatasunean egon beharko luketela Paul Asensio Millan, Gorka Garcia Sertutxa "Patas", Aimar Hidalgo Lertxundi, Iñigo Otazua Urresti "Oti" eta Endika Lejarzegi Olabarrieta algortarrek, Jagoba Terrones Arrate berangoztarrak, eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrak. "Getxo udalerrian sakabanaketa politikaren ondorioak ere aski ezagunak ditugula" ere aipatzen du mozioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala‐Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. Argazkian, Getxoko Udalbatzak ere preso gaixoen aldeko mozioa onartu zuen urriaren 30ean EAJren babesaz, Bilduk jeltzaleek aurkeztutako zeharkako zuzenketa onartu ostean / cc-by Algortako Herrira.

Herriraren izenean Getxoko Bilduk aurkeztutako mozioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun