Erandioko Asuarango industrialdean egoitza duen
Socosevi SL segurtasun enpresako guardiek eta administrazio langileek bi elkarretaratze egin dituzte gaur sozietatearen aurrean, zor dizkieten soldatak eskatzeko.
Europa Press albiste agentzia espainolari
CCOO sindikatuak azaldu dionez, 40 bat zaindari eta delegatu sindikalak batu dira goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldeko 4:30etik 6:30era, Asuaran industrialdean ,"behin eta berriro" ematen diren ez ordaintzeak salatzeko. Kontzentrazioetan, enpresa batzorde osoak hartu du parte. Lan taldearen gehiengoari gau-plusa, iazko eta aurtengo aparteko orduak eta aurtengo udako zein Gabonetako aparteko soldata zor dizkio Socosevik. "Nominak ordaintzen dituztenean ordaintzen dituzte eta langile batzuei bi soldata ere zor dizkiete", saltu du CCOOk. Sindikatuak ez du baztertzen lanuzteei ekin behar izatea, enpresak gaurko mobilizazioei kasu egin ezean. Enpresak 200 pertsona baino gehiago dauzka kontratatuta dauka Hego Euskal Herrian, nahiz eta Kantabrian, Errioxan, Zaragozan eta Asturiasen ere lan egiten duen. Besteak beste, Lanbideren eta Gizarte Segurantzaren zaintzaz arduratzen da Socosevi. Argazkian, zaindariek CCOOren babesa dute.