Algortako Herrirak zabaldu duenez, urteko Azken Ostirala ekitaldi berezia "elkarretaratze deigarria, polita, hunkigarria... egin gura dugu, preso eta iheslariak gure artean behar ditugula aldarrikatu eta, bide batez, senideei herritarren babesa eta berotasuna helarazteko, gatibu zein familiarrentzat horren berezia izaten den urteko garai honetan". Horregatik, auzokideengana jo dute ekitaldian parte-har dezaten.
Gabon Zahar eguneko ekimenak
Bestalde, urteko azken egunerako, abenduaren 31rako, egitarau zabal prestatu dute Plentzia eta Gorlizko gazteek. 19:30ean lotu dira Piruli plazatxoan tabernaz taberna triki-poteoan murgiltzeko asmoz. Brindisa, berriz, portuan egingo dute, baita familia argazkia ere. Algortan ere, triki-poteoa eta brindisa egingo dituzte. 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Amnistia tabernan. Sopelan, berriz, Udaletxeko Plazan egingo dute preso eta iheslarien aldeko brindisa, 20:00etatik aurrera. Itzubaltzeta / Romon ere, "preso eta iheslaririk gabeko urtebarriaren aldeko brindisa" egingo dute 20:30ean, Aurrezki Kutxa eta Gobelondo kaleen kantoian, Trokazulo tabernaren aurrean.