
Arratsalde honetan, festa berezia ospatzen ari da Leioako Sakoneta kiroldegian. Bertan ongi etorria ematen ari zaio Unax Cañibanori, sendaezina zirudien gaixotasun arraroa zuen eta Boston Children's Hospital (AEB) zentroan ebakuntza egin zioten Leioako 8 urteko umeari. Unax azaroaren 23an bueltatu zen etxera. Iluntzeko 9ak arte, umeentzako hainbat ekintza izango dira; Zirika Zirkus ‘dantzateke’a, tailerrak, puzgarriak edota txokolatada. Baina nagusiek ere kontzertu batetaz gozatzeko aukera izango dute, The Travelling Brothers talde leioaztarraren eskutik. Sarrera doakoa da Unaxen aldeko eskumuturrekoa, kamiseta, pina edo bestelako produkturen bat jantzita doazenentzat, bestelakoek euro bakarra ordaindu beharko dute. Cañibanoren ebakuntza senideen, lagunen, auzokideen, elkarteen, erakundeen eta hainbat aurpegi ezagunen dohaintzei zein egindako ekimenei esker batu zuten, guztira 240.000 bat euro. Argazkia: ©
Unax Decorazon.