Gaur gaueko 11etan, Algortako Fadura erretegiak hartuko du
Getxo Rugby taldearen Gabon Gala. Jaialdia emakumeen rugby taldeak zein gizonezkoen gazte atalak antolatu dute eta festaren xedea kirol jirak ordaintzeko finantziazioa eskuratzea da. Hortaz, zortzi euroren truke, sarrera, trago bat, edalontzi pertsonalizatua, musika gau osoan, sexu gaua eta hainbat sorpresa eskuratu ahal izango dira, rugby taldeak laguntzearekin batera. Txartelak jokalariei beraiei eskatuta zein Kaset eta Getxo Rugbyren tabernetan lor daitezke. Getxo Rugbyko
emakumeen taldeak 25. urteurren ekimenei ekin zien pasa den larunbatean, ASB baionesaren aurka jokatutako lagunarteko derbya dela medio. Horibeltzek 0-41 galdu zuten Faduran. Halere, ez da hori urteurreneko jarduerarik nagusiena. Aste Santuan, Ingalaterratik bira egingo du taldeak. Bertan, goi mailako bi taldeen aurka ariko dira Getxoko emakumeak. Gaur jira hori egiteko dirua bilduko dute. Argazkian, Getxo Rugbyko jokalariak artxiboko irudian / © Angela Perez Goicoechea - Getxo Rugby.