Gose greban da Willy Uribe

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 29a, 22:24

Sopelan bizi den Willy Uribe idazle eta argazkilari getxoztarra gose greban mugagabean da Bartzelonan, hilaren 11tik. Idazleak berak azaldu duenez, Espainiako Gobernuek darabilten "indultuak emateko politika bidegabeek" eragin dute bere ekimena. Zehazki, Uribek hiru eskaera egin dizkio Espainiako Gobernuari baraua uzteko. Hasteko, Vigoko David Reboredo toxikomano ohia eta droga gainditzeko hainbat elkarteren kolaboratzailea espetxetik atera eta ukatutako indultua ematea. Era berean, egungo eta aurreko Espainiako Gobernuek torturengatik kondenatutako lau "mosso d'esquadra"-ri zein Alfredo Saenz bankariari emandako indultuak azaltzea eskatu du idazleak. Willy Uribek bihar beteko ditu 20 egun gose greban. Uriberen ekimena lagundu nahi duenak David Reboredoren aldeko sinadura bilketarekin bat egin dezake.

Uriberen obra

Willy Uribek honako eleberri hauek idatzi ditu: "Nanga", "Se que mi padre decia", "Revancha", "Cuadrante Las Planas" eta "Los que hemos amado". Halaber, surfaren munduaren inguruan liburu batzuk argitaratu ditu bere kabuz : "Cronicas del salitre", "A vueltas con la marea" eta "Surf Stimulador". Laster "Se que mi padre decía" eleberria kaleratuko da Frantzian Rivages argitaletxearen eskutik. Horretaz gain, makina bat argazki liburu argitaratu ditu, batez ere surf girokoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun