Hauteskunde garaian agindutakoa ahaztuz, PSOE-k zentrala 2013-an ixtea erabaki zuenean, Nuclenor-ek galduko zituen irabaziak direla eta kalteordaina eskatu zituen Auzitegi Nazionalean. Epaileek ez zuten onartu eskaera, baina enpresak eskatutako kalteordain horiek zerga berriak eta egin beharreko inbertsioak baino askoz handiagoak dira.
Garoña funtzionatu ahal izateko 120 milioi euroko inbertsioa egin beharko litzateke eta horrek argi adierazten du gaur egun ez dela segurua. Fukushiman lehertutako lehenengo erreaktorearen bikia da Garoña.
Endesa eta Iberdrola Garoñarekin jokatzen ari dira gobernuari xantaia egiteko, haien apustu estatuko beste zentral nuklearren mozkinak ez ukitzea, hondakin erradiaktiboen gaineko zerga berriak indargabetzea.
Energia nuklearra porrot egin duen teknologia da, laguntzarik gabe ekonomikoki ez da bideragarria, arriskutsua da eta energia berriztagarriak oztopatzen ditu, beraz Estatu Espainiarreko beste zentral nuklearrak banan banan ixtea eskatzen dugu.
Garoña dagoen eskualdearen ekonomia bultzatzeko plangintza bat ere eskatzen dugu .
Garoñako jarduna bukaerara heldu da. Energia sistema berriztagarria, garbi eta segurua lortzeko bidean urrats garrantzitsu bat da. Urteak daramazkigu esaten eta denborak arrazoia eman digu, nuklearrik gabe bizi nahi dugu. Garoña goian bego.
Ekologistak Martxan