Ertzaintzak isunak jar ditzake
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak lokalak ikuskatu ditu kotiloiak ospatu aurretik, segurtasun baldintzak egiaztatzeko eta eska daitezkeen neurriak gogorarazteko antolatzaile eta titularrei. Joko eta Ikuskizun Unitatera atxikitako Ertzaintzako agenteek suteen aurkako babesa, larrialdi irteeren egoera eta bereziki baimendutako pertsona kopurua ez gainditzea gainbegiratu dute. Horrelako arauak hautsiz gero, zigorrak 1.200 eta 3.000 euro artekoak izan daitezke, arau-hauste larritzat jotzen badira; oso larritzat jotzen badira, ostera, 150.000 euro arteko zigorra jaso eta lokala ixteko arriskua izan daiteke.
Gaur, Gabon Zahar gauean, dozena bat kotiloi ospatuko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lokal handietan, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Joko eta Ikuskizun Unitatera atxikitako Ertzaintzako agenteek taberna guztiak kontrolatu dituzte, eta suteen aurkako babesa, larrialdi irteeren egoera eta bereziki baimendutako pertsona kopurua ez gainditzea gainbegiratu dute. Besteak beste, horrelako hiru festa izango dira eskualdean, zehazki Berangoko