Gauean zerbitzu berezia emango du metroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 31a, 19:18

Metro Bilbao hamabigarren urtez ibiliko da Gabon Zahar gauean eta hamar minuturo egongo dira trenak ordu jendetsuenetan. Gaur, hilaren 31n, azken konboiak ondoko orduetan irtengo dira: 20:30ean Plentziatik Etxebarrira; 20:49an Santurtzitik Basaurira; 20:52an Basauritik Santurtzira eta 21:02an Etxebarritik Plentziara. Urteberrian, berriz, 00:45ean hasita, goizaldeko 3:00ak arte, trenak hamar minuturo ibiliko dira Etxebarri eta Bidezabal eta Santurtzi artean eta 30 minuturo Plentziara. Goizaldeko 3:00ak eta 6:00ak bitartean, maiztasuna hogei minutukoa izango da linea guztietan. Halaber, 6:00etatik 9:00ak arte, trenak hamar minuturo ibiliko dira Etxebarri zein Basauri eta Bidezabal zein Santurtzi artean eta 20 minuturo Plentziara. Argazkian, hainbat bidaiari metroan sartzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun