Preso eta iheslarien alde topa egingo dute gaur Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 31a, 19:27

Urteko Azken Ostirala hartu zuten abenduaren 28an Euskal Herrian 200 herrik baino gehiagok. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimen hori Etxerat elkarteak abiatu zuen eta egun Herrirak eta herri bilguneek dinamizatzen dute, baita Uribe Kostan ere. Algortako Telletxe plazan 350 bat gizon-emakume elkartu ziren; Erandioko metro geltokiko plazan 76 lagun izan ziren kontzentrazioan; Xake plazako Itzubaltzeta / Romoko aldean 98; Leioako Bulebarrean 86; Sopelako udaletxeko plazan 100; Berangon 35; Plentzian 31; eta Gorlizen 13. Urdulizen ere izan zen kontzentrazioa metro geltoki alboan, eta horren ostean, brindisa eta askaria eskaini zituen Bilduk herriko tabernan. Eskualdeko beste hainbat herrietan, ordea, gaur egingo dute topa. Besteak beste, egitarau zabal prestatu dute Plentzia eta Gorlizko gazteek. 19:30ean lotu dira Piruli plazatxoan tabernaz taberna triki-poteoan murgiltzeko asmoz. Brindisa, berriz, portuan egingo dute, baita familia argazkia ere. Algortan ere, triki-poteoa eta brindisa egingo dituzte. 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Amnistia tabernan. Sopelan, berriz, Udaletxeko Plazan egingo dute preso eta iheslarien aldeko brindisa, 20:00etatik aurrera. Itzubaltzeta / Romon ere, "preso eta iheslaririk gabeko urtebarriaren aldeko brindisa" egingo dute 20:30ean, Aurrezki Kutxa eta Gobelondo kaleen kantoian, Trokazulo tabernaren aurrean. Argazkian, urteko azken ostiraleko elkarretaratzea Algortan / cc-by Algortako Herrira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun