Sopelan bizi den
Willy Uribe idazle eta argazkilari getxoztarra David Reboredo presoaren alde abiatu zuen gose greba mugagabea amaitutzat jo zuen atzo goizean. Urteberri egunean, 21 egun barauan eman zituen egunean, Uribek jakinarazi zuen "hemendik aurrera nire osasunak kaltetuta atera liteke, era itzulezinean". Hori dela eta, idazleak "borroka mota" horri bukaera jarri eta indarrak berreskuratzeari ekin zion. Halere, Vigoko David Reboredo toxikomano ohia eta droga gainditzeko hainbat elkarteren kolaboratzailea kartzelatik ateratzeko lanean jarraituko du Uribek. Era berean, Reboredoren sendiarekin batera, milaka pertsonek presoaren alde egindako lana eskertu zuen getxoztarrak. Komunikabideen jarrera ere baloratu zuen, bai Reboredoren egoera eta gose greba zabaldu dutenek egindako lana aitortzeko eta baita "auskalo zein interesen mesedetan bere lanbide-beharrak bete ez dituzten beste medio batzuen isiltasuna" kritikatzeko ere. Azkenik, Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroarekin gogoratu zen Uribe, orain aste batzuk David Reboredoren auzia aztertuko zueneko hitza eman zuena: "denbora aurrera doa eta ez da horretaz ezer gertatu. Horrek "Gobernu honek gezurra eta faltsukeria tresna politiko gisa erabiltzen dituela berriz ere pentsatzera" eraman du.