Umeentzako Gabonetako Parkea estreinatu dute Kandelazubietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 2a, 20:26

Kandelazubieta kiroldegia Umeen Gabonetako Parke bilakatu da gaur eta igandea bitartean. Leioako Udalak zabaldu duenez, bertan hainbat tailer izango dira 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Era berean, Kandelazubietak 2 eta 5 urte bitartekoentzako ludoteka hartuko du. Umeen Gabonetako Parkearen ordutegia honako hau da: goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30era. Halere, tokiko iturriek azpimarratu dutenez, asteburuan ordutegiak murriztuko dira. gauzak horrela, larunbatean, hilak 5, Gabonetako parkea goizez soilik zabalduko dute eta igandean, ordea, arratsaldez baino ez. Bertara sartzeko txartela bi eurotan eskuratu ahal izango da, Kandelazubietan bertan. Argazkian, neska batek andra bati aurpegia marrazten, Leioan izandako herri ekimeneko tailer batean / cc-by-nc-sa Maritxu Teilagorri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun