Algortako Elorri kalea trafikora itxiko dute bihar hamar egunez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 7a, 21:02

Algortako Elorri kalean saneamendu sareko hodi biltzailea konpontzeko egingo dituzten lanak direla eta, bihartik, asteartea, aurrera eta hamar bat egunez, trafikora itxita egongo da aipatu kaleko zati bat. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, ibilgailuak ezin izan dute zirkulatu Ollarretxe eta Gaztelumendi kaleen arteko tartean. Halere, garajeetarako sarbideak "uneoro" zabalik egongo direla agindu dute udal arduradunek. Era berean, nabarmendu egin dute egin beharreko herri-lanak "premiazkoak" direla. Getxoko Udalak barkamenak eskatu ditu lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian herri-lan batzuen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun