Jose Ignacio Isla Lombera Kulturarako Getxoko zinegotzi ohiari azken agurra eman diote gaur iluntzean Getxoko Andra Mari elizan. Han izan dira hileta elizkizunak, bere gorpua bertan zela. Algortarra pasa den larunbat goizean zendu zen Basurtuko ospitalean, 71 urte zituela. Islari burmuineko ebakuntza egin behar izan zioten tumore bat kentzeko, baina ezin izan zuen ebakuntza gainditu eta hil zen. Isla Bizkaiko herri kirolen federazioko presidentea zen 1985etik. Politikan, jeltzalea zen eta EAJrekin zinegotzia izateaz gain, alderdiko ertzaina ere izan zen. Gainera, Sabino Arana Fundazioak antolatutako jaialdietan bere ekarpena egiten ohi zuen. Politika eta kirol munduetan ezezik, Isla oso ezaguna zen harakinen sendikoa izateagatik. Lucia Lombera Angulo eta Florencio Islaren semea, Algortako azokan, Gurugu tabernaren aurrean, Itzubaltzeta / Romoko Ibaiondo kalean eta Getxon jarritako harategiak ezagutu zituen Islak. Argazkian, eskuinean, Jose Ignacio Isla Lombera pasa den irailaren 8an Algortako batzokian egin zen Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan, bere azken agerpen publikoetariko bat / © Getxo.net.