Bigarrenik, aipatutako ebaluazioa eta berau egiteko erabiliko den tresneria dela medio, ikasleen selekzio eta sailkapen goiztiarra sustatzen da. Egungo edukia mantenduz gero, ikasleen artean bazterkeria bultzatzen du Legeak. Bikaintasun helburuak lortzea bilatzen da, gaitasun txikiagoak dituzten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo utziaz.
Ez, ez dugu Euskara ahaztu, baina arlo honetan batere zehaztasunik ez duen aurreproiektuari Wertek ñabardurak egin ahala, helburua kritika guztiak arlo honetara zuzentzea izan den susmoa handituz doakigu, curriculumaren eremuan egindako eraso zentralista eta zentralizatzailea eztabaidaren muina izan ez dadin. Hala ere, ez dugu ahaztu eta salatu gabe utzi behar euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtzen duela, eta hizkuntza arloan LOMCEk egiten duen planteamenduak «B» eredu baterantz garamatzala, gure helburua ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea dela oso argi dugunean.
Eta hori guztia guk jada gure hezkuntza sistemarekin lortuak ditugun helburu batzuk lortzearren. Aurreproiektua ez da gure errealitatera egokitzen, bilatzen diren helburuak, Europar Batasunaren helburuak, gure artean beteak ditugulako jada.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.