"Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalak oihartzun handia izan du Donostiako Zinemaldiaren inguruan estreinatu zenetik. Batetik, proiektua debekatzea eskatu zuen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak diligentziak zabaldu zituen eta, beste aldetik, kritika eta publikoaren artean arrakasta oso zabala izan duelako: filmaren kalitatea eta gizatasuna nabarmendu dituzte guztiaren gainetik.
Sinopsia
Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta zaizkion egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren buruan, Euskal Herrira itzultzen den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Intelektual bat, zeldaren bakardadean bere burua topatu nahian. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra tipiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.
"Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalaren aurrerakina