Xabier Eskisabel: "Bilboko Burdin Hesia Sopela eta Berango artean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 8a, 00:49

[cc-by-sa Xabier Eskisabel - Zuzeu.com] Bilboko Burdin Hesiaren ikerketa eta hedapenaz arduratzen den Sancho de Beurko irabazi asmorik gabeko elkarteko lagunen eskutik goiz elegantea bota genuen ostiralean. Txangoak bi helburu zituen, alde batetik Sopela eta Berango banatzen dituen Mendibe-Araneburu parajean dauden lubaki eta bunkerrak ezagutzea eta bestetik Burdin Hesiaren interpretazio zentroa ezagutzea. Abenduaren 22an Berangoko Kultur Etxeko egoitzan Bilboko Burdin Hesiaren interpretazio zentrua ireki dutelarik, Gerra Zibila eta Burdin Hesiaren berri izan nahi duenak badu non gozatu eta ikasi Elkarteko lagunek egin duten lan itzelarekin. Argazkian, Burdin Hesiaren metrailadore-postu bat Mendibe-Araneburun / cc-by-sa Xabier Eskisabel.

Txangoan hartutako 13 argazki geokokatuen galeria azpikaldean ikusgai:



Interpretazio gunean umila izanagatik izugarrizko material eta informazioa du eta azpimarratzekoa da bertan agertzen diren edukiak, elkarteko kideek musutruk zentroari emanak izateaz gain , benetakoak direla eta informazioa zehatza eta sakona dela.

2012ko udara partean elkarteko kideek, bainan batipat Aitor Miñambres eta Guillermo Tabernillak gogor ekin zioten dena txukun atondu eta prestatzeari.

Ez zaizue damutuko: Lorturiko emaitzak aho bete hortz utziko zaituzte.

Xabier Eskisabelek atzo Zuzeu.com atarian argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun