LAB: "Tubacex-en izandako lan heriotza"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 9a, 20:10

Atzo asteartea, Amurrioko Tubacex enpresan izandako lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzen du LABek. Sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langilearen sendiari, lagunei, lankideei eta gertuko guztiei. Modu berean gogor salatu nahi dugu Euskal Herrian 2013an izandako lehen heriotza istripua dela honakoa. Gogoratu behar dugu, halaber, 2012. urtean 56 langile hil zirela. Horren guztiaren aurrean, LAB sindikatutik mobilizatzeko deia egiten dugu, sarraski honekin amaitzeko. Galdera egiten dugu LABetik, zein izango ote den Gasteizko Gobernuko arduradunen diskurtsoa, heriotza hau salatzeko. Gasteizko Gobernu berria zein aldaketa eta zein pauso emateko prest dago, egoera eta eredu hau geldiarazteko? Argazkian, lan istripuak salatzeko LABek Algortan egindako protesta bat.

Tubacex enpresak urtero bere etekin ekonomikoen berri ematen du. Tubacexek etekin hauek nondik ateratzen diren ez du azaltzen, etekin hauen zati handia lan erritmoen igoeretatik sortzen dira, prebentziorako arloa alde batera uzteagatikā€¦ Azken urteetan Tubacexen lanean ari zela hildako hirugarren pertsona dugu honakoa, eta honi, ematen diren hainbat istripu larri batu behar zaizkio.

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara, jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.

LAB sindikatua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun