Iñaki Ezkerra Greño Bilboko idazle eta zutabelari eskuindarra urtebarriaz eta balizko Alderdi Popular berriaz mintzatuko da gaur Algortan. EAEko PPk zabaldu duenez, hitzordua Igeretxe hotelean jarri dute, arratsaldeko 19:30ean. Ezkerrak hitzaldia abiatu aurretik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentea den Antonio Basagoitik eta Marisa Arrue Bergareche Getxoko PPren zinegotziak aurkezpenak egingo dituzte. Saioaren ostean, Ezkerrari galderak egiteko aukera izango da. Iñaki Ezkerrak 55 urte ditu eta "ABC", "El Correo Español" eta Onda Ceroko kolaboratzailea da. Gainera, EHUko Gizarte Kontseiluko kidea da. Ezaguna da literatura espainolaren munduan, idatzitako poesia, ipuinak eta eleberriengatik. Halere, ezagunagoa da bere politika iritzi eta ekimenengatik, prentsa kolaborazioak eta entsegu-lanak ere hartzen dituztenak. Ezkerra ETA, mugimendu abertzalea eta, oro har, euskal nazionalismoaren aurkako kritika gogorrengatik nabarmendu da. Argazkia: cc-public domain Iñaki Ezkerra.