“Helburua zaintzaileen kolektiboari laguntzea da eta aldi berean mendekotasun egoeran dauden pertsonei ahalik eta arreta hoberena eskaintzea ere”, azaldu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Arnas zerbitzua
Bestalde, Udalak Arnas Zerbitzua eskaintzen segituko du. Horren bitartez, zaintzaileari aukera ematen dio Udalak etxetik kanpo jarduera desberdinak gauzatzeko denbora edukitzeko, bitartean profesional kualifikatu bat arduratuko delako mendekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzeaz. Zaintzaileak atsedenaldirako 2013. urte osoan gehienez 48 ordu izango ditu.
Baliabide biak jaso ahal izango dituzte Foru Aldundiak aitortutako 2 eta 3 mailetako mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileek. Informazio gehiago 944 660 151 telefono zenbakian.