Ostiral honetan, urtarrilak 18, Leioa BiziZberritzeko proiektuaren aurkezpena egingo dute. Hitzordua 18:30ean jarri dute Lamia AEK euskaltegi leioaztarrean. Egitasmoa azken urteetan Leioan euskalgintzan eta kultur arloan lanean egon diren hainbat lagunen artean zirriborratu dute eta helburu nagusia, "zentzurik zabalenean, bizirik dagoen Leioan bizi nahi dugunon topaleku euskaldun, anitz eta parekidea eraikitzea" da. "Hitzak dioen moduan gune fisko batez ari gara, baina baita beste gauza askoren artean, harreman, elkarlan, sinergia, komunitate, ideia eta herri-giroaz ere. Horretarako ahalik eta jende eta eragile gehienekin elkartu, proiektua konpartitu eta bakoitzaren ekarpenak jaso nahi ditugu", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Argazkian, Korrika 16 euskararen aldeko lasterketaren hasiera ospatzeko, 2009ko martxoaren 27an kantu afaria egin zuen Leioako Berbalamiñe euskara taldeak / © Berbalamiñe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!