2007ko atxiloketei, tortura eta espetxeratzea gehitu zitzaizkien beranduago. Lau urte pasa behar izan ziren hamaika gazteren epaiketa heldu arte. Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako helegitearen ondoren, Josu Rodriguez da egun zigortu bakarra, inkomunikazio egoeran sinarazitako deklarazioetan oinarrituz, balizko kale borroka talde baterako Larrañazubin hainbat zulo egin eta zenbait erregai gordetzen lagundu zuelakoan.
Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 15ean lau urtetik hirura murriztu zion zigorra Rodriguezi, haietatik bi hilabete eta bost egun bete zituela 2007an. Handik bi astera, falta den zigor zatia betetzeko atxilo hartu zuen Poliziak. Gorenak kaleratutako auto berean, Mikel De Gregorio gaztea absolbitu zuten.
Auzitegi Nazionalak 2011ko urrian zigortu zituen aipatu mutila eta eskualdeko beste hamar gazte absolbitu zituen. Izan ere, auziari Espainiako Polizia Nazionalaren Bilboko Informazio Brigada Probintzialak 2007ko urriaren 16an Uribe Kostan egindako atxiloketekin eman zitzaion hasiera. Guztiei kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatzen zieten. 2011ko irailaren 19tik 22ra epaitu zituzten. Gazteek hasieratik salatu zituzten tratu txarrak.
Josu Rodriguez Mallabiarrena "Nekora" preso politiko gazte algortarra pasa den abenduaren 27an atera zuten Basauriko espetxetik. Bi aste beranduago, Rodriguez Espainieratu eta