Euriteak direla eta larrialdi plana aktibatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 14a, 22:21

Getxoko Udalak udal larrialdi plana martxan jarri du, gauerditik aurrera Eusko Jaurlaritzak euri-jasengatik piztutako alerta laranjaren aurrean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak euri gogorrengatik gauerditik aurrera iragarritako alerta laranjaren aurrean, Imanol Landa Getxoko Alkateak Udal Larrialdi Plana jarri du indarrean, 0 egoeran. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 80 litro / metro koadroko prezipitazioak izan daitezke astearte osoan zehar. Udalak herritarrei gogoratu die, behar izatekotan, Udaltzaingora dei dezaketela, 944 660 202 telefono zenbakira, edo Sos Deiak zerbitzuko 112 zenbakira. Eguraldiari buruzko argibide gehiagorako, kontsultatu UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua. Argazkian, hainbat neska aterki azpian, artxiboko irudian.

Jarraitzeko gomendioak

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak euri-jasen arriskuaren aurrean egindako gomendioak aintzat hartzea eskatzen zaie herritarrei. Honako hauek dira gomendioak:

• Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan.
Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.

• Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.

• Ahal baduzu, ez hartu autoa.

• Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.

• Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.

• Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.

• Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.

• Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.

• Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik.

• Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.

• Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.

• Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.

Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (Sos Deiak).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun