Erandion ere, auto-ilarak sortu dira goizeko lehen ordutik Bi-735 errepideko 9. kilometroan Asuarako noranzkoan. Izan ere, herri-lanak egiten dihardute bertan. 13:40ak aldera, ordea, BI-647 errepidean ur-poltsak sortu dira unibertsitaterako errailean, halere bertatik zirkulazioa arina da. Hurrengo gertakaria 14:15ak aldera izan da Bi-737 errepideko 13. kilometroan, euriteek zirkulazioa oso motela bihurtu dutela. Azkena, ordea, N-637 errepidean izan
da, 12. kilometroan. Bertan, autoren batek matxura izan du eta auto ilarak eragin ditu.
Leioan ere, auto pilaketak izan dira goizeko 8ak eta 10ak bitartean, Bi-637 errepidean, Bilboko noranzkoan, 10. kilometroaren altueran. Toki berean, urak Kukularrerako errailea hartu du 13:55ak aldera eta nekez zirkulatu daiteke hortik. Errepide berean, baina 14. kilometroan, zirkulazioa zaildu egin da, Berangoko Kurtxesera doan errailean ur-poltsak agertu ondoren, 15:40ak aldera.
Berangon, Bi-3737 errepidea izan da kaltetua, uragatik. Zirkulazioa oso motela da bertako 18. kilometroan. Azkenik, Plentziara doan Bi-2704 errepidean ere ur-poltsak sortu dira 18. kilometroan, Sopelako udalerrian. Udalerri berean, baina Bi-637an, urak moteldu egin du trafikoa Kukularrarako norabidean, 18. kilometroan.
Jarraitzeko gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak euri-jasen arriskuaren aurrean egindako gomendioak aintzat hartzea eskatzen zaie herritarrei. Honako hauek dira gomendioak:
• Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
• Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
• Ahal baduzu, ez hartu autoa.
• Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
• Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
• Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
• Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
• Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.
• Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik.
• Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
• Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.
• Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 112 (Sos Deiak).